XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur indartuko da UNOren torturaren aurkako komenioa
Estatu espainiarrak ez du hitzarmena berronetsi.

Gaur bertan indartuko da Nazio Batuen erakuntzan sortu berri den Torturaren Aurkako Hitzarmena.

Zeina mundu zabaleko 50 herrialdek sinatuta egonik, dagoeneko 20ek besterik ez baitute aipatu komenioa berronetsi.

Izan ere, estatu espainiarrak ez du oraindik hitzarmenaren testua berronetsi.

UNOren babespean indartuko den hitzarmenak, 10 lagunez osaturiko komite ikertzailea eratzeko asmo egin du, hain zuzen, hiritarren salaketak egiaztatu ahal izateko, eta kasua balitz, torturatzaileak prozesatu bide izateko.

Arazo honi buruzko jurisdikzio berria derrigorrezkoa eta unibertsala izango da.

Nazio Batuen eskutik sortua eta dagoeneko 50 herrialdek sinatua gaur indartuko da Torturaren Aurkako Hitzarmena, tortura ez ezik tratu txarrak kartzela zigor zital eta gizabide ezko zein tratu gutxiesleen aurkako hitzarmena honakoa.

Hitzarmenaren berrikuntzarik nabarmenena litzateke 10 lagunez osaturiko komitearen eraketa, zeinak tortura salaketak ikertuko bait ditu.

Bihar indartuko den komenioaren azken berroneslea Dinamarka izan delarik, oraino herrialde sinatzailetarik hogeik besterik ez dute Txoten Nagusia berronetsi.

Espainiar estatuak txostenaren zirriborroa sinaturik badu ere, ez du oraindikan bere berronespena ez adierazi ezta gauzatu ere.

Komenioa berronetsi duten herrialdeak dira: Afganistan, Argentina, Bélice, Bielorrusia, Bulgaria, Kamerun, Egipto, Filipinas, Frantzia, Hungria, Mexiko, Noruega, Senegal, Suedia, Helvetia, Ukrania, Uganda, SESB eta Uruguay.

Iturri ofizialek diotenez, Espainiak 1985eko otsailak 4ean sinatu erabakia berronetsi ez badu ere, gobernuak azken apirilean igorri zuen eskakizuna, espainiar parlamentura hain zuzen.

Jurisdikzio unibertsala.

Beste berrikuntzen artean, hitzarmenak torturatzaileenganako derrigorrezko jurisdikzio unibertsala ezartzen du, hortaz, torturatzaileak komenioaren parte diren edozein Estatuan izan litezke prozesaturik, hauen jatorria eta torturak non burutu ziren inportik ezean.

Herrialde sinatzaileen hiritarrek eskubide osoak izango dituzte torturen salaketak gauzatzeko, izan ere, hamar ikerlari horiez osaturiko komitera kasuak bidaliz.

Hitzarmenaren indartzea dela-ta, Amnesty International (AI) berak eta Asociaciampoacute Pro Derechos Humanos (APDH) delakoak ere, komenioa lehen bait lehen onar dezan eskatu diote espainiar gobernuari.

Honela adierazi zuen Francisca Cobosek, APDHko bozeramaleak torturei buruzko ikerketak nazioarteko erakunde baten eskutan izango lirateke, Espainian gaurregun oraindik ilun samar dagoen egoera latza behingoz gardentzekotan.

Era berean, oraindik ere dirauten zenbait jarrera kontrolagaitz argituz.

AI bestalde, eskakizun berbera egin dio Gonzalez gabineteari.

Zeren beldur dira, bada?.